Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
BEC-en turismo azoka egin dute eta bertan izan dira Tolosaldea Tourreko kideak, eta baita Gorrotxategi eta TOPIC museotako ordezkariak ere. Euskadi Basque Country standean izan dira Tolosaldeko ordezkariak eta larunbatean protagonismo berezia izan zuten, gainera. Izan ere, TOPICek haurrentzako tailerra eskaini zuen lehenik, eta ondoren, Gorrotxategiko produktuen dastaketa egin zuten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?