Bandresek idatzirik utzi zuen azken lana plazaratu dute

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 9a

'Pilar Acedo. Josef Lehenaren maitalea' izenburupean, Tolosako historia emakume garrantzitsu bezain ezezaguna zenaren bizitza ezagutu ahal izango da lanaren bitartez.

Atzo aurkeztu zuten, Tolosako udaletxeko batzar aretoan, Pilar Acedo. Josef Lehenaren maitalea liburua. Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaraturiko lana Antxon Bandresek idatzirik uztitako azken lana izan zen eta Ramon Olasagasti berrobitarrak itzuli du euskarara.

Horrela, Bandres zenduari omenalditxoa egiteko ere baliatu zuten ekitaldia. Aranzadiko Tolosaldea Historia Bildumako zuzendari Juantxo Agirre Mauleon, Pako Etxeberria eta Tolosako alkate Ibai iriarte izan ziren aurkezpenean.

Liburua eskuragarri dago jada, eta euskaraz nahiz erdaraz irakurtzeko aukera eskaintzen du liburuki berean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!