Tolosaldeko sortzaileak, Tolosako udaberriko kultur egitarauko protagonistak

Ataria 2014ko maiatzaren 7a

Igor Ezenarro Kultura zinegotzia, Jokin Ansorena teknikaria eta Katixa Perea dantza tailerreko irakaslea
Tenpora taldearen kontzertua, Haatik elkartearen dantzarien emanaldia eta kultur etxeko tailerreko ikasleen ikuskizuna nabarmendu ditu Tolosako Udalak.

Kultur etxeko kultur tailerrekoen emanaldia ezinbesteko hitzordua da jada, Tolosako udaberriko kultur egitarauan. Aurten ekainaren 13an eskainiko dute antzerki tailerrekoek urtean zehar prestatuko lana, eta egun bat beranduago izango da dantza tailerrekoen txanda. Era berean, pintura, argazkilaritza, zeramika, ehoziri eta patchwork-eko ikasleek euren lanak erakutsiko dituzte Aranburu jauregian, ekainaren 20tik aurrera. 

Estreinaldiei dagokienez, aurten Haatik dantza taldearena programatu dute. Tolosan aurkeztuko dute lan berria ekainaren 6an. Talde honetan ere Tolosaldeko dantzariak daudela nabarmendu du udalak.

Tenpora taldeko kide gehienak ere, Tolosaldekoak dira. Eta euren estreineko diskoa aurkeztuko dute maiatzaren 16an 20:30ean Leidorren.

Bestalde, udaleko arduradunek zinemo bono berria larunbatean jarriko dutela salgai esan dute. 11:00etatik 13:00etara erosi ahal izanog da Leidor aretoko leihatilan.

Kultur egitarau osoa hemen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!