Goñitik Lezaunera joango dira Alpino elkartekoak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Tolosako Alpino Uzturre Elkarteko kideak igandean, hilak 11, Goñitik hasi eta Lezaun herrian bukatuko den ibilbidea egingo dute. Trekua ( 1.235 metro ), Malkaxko ( 1.238 metro), Trinidad de Iturgoyen ( 1.224 metro) eta Mugaga ( 1.219 metro) mendiak igoko dituzte.

San Frantzisko pasealekutik aterako dira 07:30ean.

Elkarteko bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek 13 eruro. Izena ematea: 943 65 27 89 telefono zenbakira deitu behar da edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!