Hondakin bilketa sistema berria maiatzaren 13ko ezohiko bilkuran jorratuko dute

Ataria 2014ko apirilaren 29a

Apirileko ohiko osoko bilkura gaur izango da, 19:30ean

Pasa den apirilaren 11n hondakinen  bilketa sistema gaur onartuko zutela esan arren, Tolosako Udalak ezohiko osoko bilkura antolatu du gai hori jorratu eta bozkatzeko. Maiatzaren 13an bilduko dira.

Dena den gaur bertan, 19:30etik aurrera, ohiko osoko bilkura egingo dute, eta hizpide izango dituzten gaien artean Tolosa eta Albizturren arteko mugen aldaketa, eta eskualdeko proiektu estrategikoetarako funtsak sortzea daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!