Jai giroan jokatu dira Super Eko saskibaloi txapelketako finalak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko apirilaren 25a

Benjamin eta alebinen mailetan, guztira, 24 neska-mutil talde aritu dira.

TAKE saskibaloi taldeak txapelketa antolatu zuen Pazko asterako, herriko neska-mutil gaztetxoenei begira. Horrela, asteartean hasi ziren benjamin eta alebinen arteko partidak. Finalak, berriz, gaur jokatuko dituzte. Saskibaloi taldeak estreinakoz antolatu du egitasmoa, besteak beste, lagunarteko saskibaloia sustatzeko. Eta lortu dute kirol hori sustatzea, izan ere, guztira 24 talde aritu dira, Usabalko kantxetan, saskibaloian; benjaminetan 13 taldek parte hartu dute eta alebinetan, berriz, 11.

Jai giroan finalak jokatu ondoren, Super Ekoko 50 opari-txartel zozketatu dituzte, eta GBCren partidarako sarrerak oparitu dituzte. Bien bitartean, harmailetan guraso eta lagunak bildu dira dozena umek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!