1.000 bazkide baino gehiagok erabiltzen du egunean Usabal Kiroldegia

Ataria 2014ko apirilaren 23a

Zortzigarren urtez bazkide kopurua mantentzea lortu du, eskualdeko beste herrietako bazkideen alta gehiago jaso baitu. Tolosarren %35a da kiroldegiko erabiltzaile.

Egunean 1065 bazkide ezberdin jasotzen ditu Tolosako Usabal Kiroldegiak, bazkide kopuruaren %10 baino gehiago, kiroldegiak hilabetero argitaratzen duen buletinean jakinarazi duenez. Datu honek, "erabileraren arrakasta" islatzen duela azaldu du Usabalek. 2013an 354 egunetan zabalik izan dela kontuan hartuta, 376.500 erabiltzailetik gora izan du kiroldegiak.

Bazkideen alta eta bajak, berriz, pareko izan dira. "Asko" izan dira bazkide izateari utzi diotenak, baina Tolosaldeko gainontzeko herrietatik jende askok egin du txartela, eta zortzigarren urtez jarraian, bazkide kopurua mantentzea lortu du kiroldegiak.

Bestalde, kiroldegiak nabarmendu du Tolosako biztanleen %35a dela bertako bazkide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!