Tolosako kaleak dantzan jarri dituzte, Udaberriko dantzari txikiek

Ataria 2014ko apirilaren 12a

Udaberri dantza taldeak antolatuta, Dantzari Txiki eta Erromeria egunak dira gaur Tolosan. Goizean goizetik, Tolosako txoko guztiak alaitu dituzte musika doinu eta dantza saioekin. 350 neska-mutil aritu dira Udaberri dantza taldeko arduradunen begiradapean. Udaberriko dantzariez gain, ordea, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako talde bana ere Tolosan izan dira.

Kale eta plazetan jendea pilatu da, txikienek eskainitako ikuskizunaz gozatu eta hauek egindako lana txalotzeko.

Udaberri dantza taldearen eguna, ordea, gaur ez da dantzari txiki egunarekin amaitzen. Bazkalostean, zortzigarren erromeriari ekingo diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!