Irene Caminosentzat garaipena Tolosan eta Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2014ko apirilaren 7a

Irene Caminos, Tolosako Bike Trial txapelketan
Irene Caminos tolosarrak irabazi du kadete mailan Tolosako Bike Trial Txapelketa, eta horrekin batera Gipuzkoako txapelketa ere eskuratu du.

Neskek eta mutilek batera parte hartzen dute maila horretan. Aurten, Caminos emakumezkoen elite mailan sartuko da eta Espainiako Txapelketan parte hartuko du, eta horren arabera Munduko Txapelketan ere. Munduko Kopako bost saioetan parte hartzeko asmoa du ere Caminosek.
Tolosako Txapelketan Tolosa Bike Trial taldeko Oier Lakunza laugarren egin du infantiletan eta postu berean geratu da kadete mailan Julen Sanchez taldeko kidea. Elite mailan Jon Areitio eta Gorka Susperregi izan dira lehenengo biak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!