Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errepublika eguna izango da apirilaren 14a, eta hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte Tolosan. Bihar bertan Jose Manuel Castellsek 'Amanecer republicano, la 3ª república' hitzaldia eskainiko du 19:00etan, Aranburu jauregian.
Egitaraua:
Apirilak 8, asteartea: Jose Manuel Castellsen Amanecer republicano, la 3ª república hitzaldia 19:00etan, Aranburun.
Apirilak 9, asteazkena: Marta Brancasen Mujeres y poum, aborto hitzaldia, 19:00etan Aranburun.
Apirilak 10, osteguna: Leidorren Pilar Perez Solanoren Las maestras de la República filma 19:15ean eta 21:45ean. Filma eta gero Luz Martinez Tenek hitz egingo du.
Apirilak 13, igandea: Tolosako Errepublika Foroak antolatutako bazkaria. Bazkariak 20 euro balio du.
Apirilak 14, astelehena: - Tolosako Udalean Errepublikako bandera altxako dute ikurrinarekin batera 12:00etan. - 20:00etan Frankismoaren biktimen omenez Tolosako hilerrian dagoen oroigarrian lore eskaintza egingo dute errepresio frankista jasan zuten guztien omenez.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?