Abiarazi dute hiru eguneko informatikazaleen jaia. GB 1eko abiaduran sarean ibili ahal izango da, eta formakuntza saioak ere izango dira aurten, lan-sareak sortu eta merkaturatzea sustatzeko. Horrela, eta aurkezleek nabarmendu bezala, krisia zapalduko du Gipuzkoa Encounterrek.
Ibai Iriarte Tolosako alkatea, Lore Martinez Axpe Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria, Nerea Lupardo Euskaltel Fundazioko zuzendaria eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarterako zuzendaria izan dira ekitaldia. Guztiek nabarmendu dute bertaratuen formakuntzarako sena, eta ondo pasatzeko mezua zabaldu diete noski.
Izan ere, informatikak joko digitaletan nahiz lanerako bideetan ibiltzeko aukerez gain, beste hainbat ate ere zabaltzen dizkie parte-hartzaileei. Horrela, eguerdian bertan ireki dituzte hainbat lehiaketatako izen-emateak eta izan da eguna dantzan hasi duenik ere.
Igandera bitarte, beraz, sormena eta sareak nagusi izango dira zortzigarren Gipuzkoa Encounter festan.