2014/04/04 15:15

Estimulazio goiztiarrari buruzko prestakuntza saioa

Hirukidiren San Frantzisko etorbideko egoitzan, Tolosa
0-5 urte arteko haurrak dituzten familientzat formazio saio bat eskainiko du Nuria Sanchezek. Saioa irekia izango da; Hirukidekoak zein Hirukidekoak ez diren familientzat, Irakasle Eskoletako ikasleentzat, Hezkuntza arloko profesionalentzat,... Plaza mugatuak izango direnez gero, eskatzen duten gauza bakarra izena ematea da ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko. Izena emateko telefono zenbakiak: 943651027 eta 943673948.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!