2014/04/04 - 2014/04/06 17:00

Panticosa Bainuetxe ingurura asteburuko mendi irteera

Panticosa Bainuetxe ingurura asteburuko mendi irteera
Tolosa
Oargi mendi elkarteak antolatuta. Apirilak 4, ostirala: Tolosatik irtengo dira Panticosako Bainuetxean dagoen Casas de Piedra aterpean lo egiteko. Apirilak 5, larunbata: Aterpetxetik aterako dira Bachimañako lakuan dagoen aterpetxera gauzak uztera, ondoren Piedrafita mendira igoko dira, 6 edo 7 ordu eta 1.637 metroko goraka desnibela. Gero Bachimañako aterpera jaitsiko dira lo egitera. Apirilak 6, igandea: Serrato mendira igoko dira erdiko korredoretik, A.D. (pixka bat zaila) Zailtasuna dauka. 6 ordu eta 688 metroko desnibela. Mendiko material arruntaz aparte, kranpoiak, pioletak (teknikoak badira hobe), arnesa eta kaskoa eraman behar dira. Irteera mugatua egongo da 12 pertsonara. Izena emateko 688698642 zenbakian edo info@oargi.org helbidean; azken eguna apirilak 3 osteguna. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Laboral Kutxa 3035 0028 11 0281141038.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!