Ekainera bitarte bisita gidatuak egingo dituzte Elosegi parkean

Ataria 2014ko martxoaren 26a

Herritarrek Tolosako Elosegi parkeko bitxikeria guztiak ezagutu ahal izango dituzte ekaina bitartean egingo dituzten bisita gidatuetan.

Tolosako Udalak eta Tolosako Ingurumen Zentroak Elosegi parkea herritarrei zabaldu nahi diete, eta horretarako bisita gidatuak antolatu dituzte.

Ekaina bitartean hileko azken igandean egingo dituzte bisitak 11:30etik 13:00etara, eta gutxienez 8 laguneko taldea osatu behar da.

Izena emateko 943 65 25 44 telefono zenbakira deitu behar da, edo tolosakoiz@tolosakoiz.net helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!