Kamioi bat irauli da Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 24a

N-1 errepideko 435. kilometroan, Amarotz auzoko irteeraren parean gertatu da ezbeharra. Donostiako noranzkoan dagoen errail bat itxita dago ondorioz, eta gidaria ospitalera eraman dute.

Arratsaldeko 16:00ak aldera gertatu da istripua. Kamioia irauli eta Donostiako noranzkoko errail bat oztopatzen du. Hiru suhiltzaile unitate agertu dira bertara, eta kamioi gidaria erreskatatzen aritu dira. Gidaria erietxera eraman dute, eta oraindik ez da haren osasun egoeraren inguruko berririk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!