Martin Garitano Tolosan

Mikel Iraola 2014ko martxoaren 20a

Martin Garitanok Tolosan pasa du eguna, Ibai Iriarte alkatea eta beste hainbat zinegotzik lagunduta, eragile eta herritarrekin kezka eta beharrak gertutik jarraitzeko asmoz.

Lehiberri Zentroa bisitatu du, besteak beste, eta Tolosa&Coko eta TOPAko kideekin bildu da. Bisita amaitu baino lehen, herritarrekin bilera irekia egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!