Poltsikoa zainduz armairuari kolore berriak oparitzeko eguna

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 22a

Tolosa & Co merkatari elkarteak Braderie eguna antolatu du, aurten, bosgarrenez. Denboraldian saldu ez dituzten arropa, zapata, objektu eta produktuak kalera atera dituzte merkatariek, eta herritarrek mauka ederrez gozatzeko aukera dute egun osoan.

Guztira merkatari elkarteko 75 komertziok parte hartu dute aurtengo Braderiean, eta eguraldia kaskarra izanagatik ere, poltsikoa epelxeago mantentzeko erosketak egitera irten da jendea. 20:00ak arte egon da zabalik kaleko azoka erraldoia, eta Zerkausian ludoteka ere antolatu dute haur eta gaztetxoentzat. Arratsaldean kaleak girotzeko aurreikusita zegoen Elektropatxarangaren emanaldia, ordea, bertan behera geratu da eguraldia dela eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!