2014/03/22 11:30

Berdel Eguna

Tolosa
Berdela dastatu ahal izango da. 11:30ean, Sukaltalka tailer gastronomikoan, Roberto Ruiz sukaldariak berdela prestatuko du Getariako Arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin. Euro batean bi pintxo banatuko dituzte. Honetaz gain, Tolosa & Co elkarteko hainbat jatetxe eta tabernatan ere berdela jan ahalko da. Botarri eta Fronton jatetxeetan, Usabal sagardotegian, eta Beti-Alai, Orbela, Ikatza, Xirimiri eta Solana-4 tabernetan, hain zuzen.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!