Berdel Eguna ospatuko dute bihar, Tolosan

Ataria 2014ko martxoaren 21a

Larunbatean, hilak 22, berdela dastatu ahal izango da Tolosan. 11:30ean, Sukaltalka tailer gastronomikoan, Roberto Ruiz sukaldariak berdela prestatuko du Getariako Arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin.

Herritarrek Roberto Ruizek prestatutako berdela dastatu ahal izango dute. Euro batean bi pintxo banatuko dituzte eta bertan lortutako dirua Bidania-Goiazko eskola txikiak ekainaren 8an ospatuko duen Eskola Txikien Festarako izango da.

Honetaz gain, Tolosa & Co elkarteko hainbat jatetxe eta tabernatan ere berdela jan ahalko da. Botarri eta Fronton jatetxeetan, Usabal sagardotegian, eta Beti-Alai, Orbela, Ikatza, Xirimiri eta Solana-4 tabernetan, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!