Gipuzkoa Ahaldun Nagusiak, Martin Garitanok, Atarian argitu duenez, diputazioak 6 milioi euro bideratuko ditu larri baina bideragarritasuna bermatuta duten enpresetara, tartean Tolosaldeko hainbat lantokitara. Era berean, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformako kideen lana ezagutzen duela, eta zentzu honetan Eusko Jaurlaritzari konpromiso gehiago eskatuko dizkiola ere argitu du.