Amalur jardunaldiak gaurtik aurrera

Ataria 2014ko martxoaren 19a

Andeak izango dituzte ardatz, aurtengo Amalur jarduanaldiek
'Andeen babesean' izenpean egingo dute ekimena, martxoaren 24tik 28ra, Tolosan. Aurten bederatzigarrena aldiz egingo dute eta Andeetara gerturatuko dira. "Andeen babesean dauden Ekuador, Peru, Bolivia, Txile eta Argentinako lurraldeetan murgilduko gara aurten", esan dute antolatzaileek.

Egitaraua gaur hasiko da argazkilaritza ikastaro batekin. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan egingo dute gaur eta bihar, eta Ibon Apilikuetak eskainiko du 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroa doakoa da eta izena lehenbailehen ematea komeni da partaide kopurua mugatua baita. Izena emateko 943 65 04 14 telefono zenbakira deitu bahar da edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi.

Hitzaldiak asteazken, ostegun eta ostiralean izango dira. Asteazkenean Berastegiko Mikel Labaienen eta Gasteizeko Naiara Aginakoren 'Ameriketatik bizikletan' hitzaldia eskainiko dute. Ostegunean Bartzelonako Raimon Portellen 'A la sombra de los Apus' entzun ahal izango da, eta bukatzeko, ostiralean, Txileko Luis Sepúlvedaren 'Los confines australes de América'ren txanda izango da.

 

 
 

Egitaraua

  • Martxoak 24 eta 25, gaur eta bihar: Bidaia argazkilaritza ikastaroa Ibon Azpilikuetarekin. 19:00etatik 21:00etara Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Martxoak 26: Mikel Labaien eta Naiara Aginakoren hitzaldia; 'Ameriketatik bizikletan'. 19:30ean, Topic-en.
  • Martxoak 27: Raimon Portellen  hitzaldia; 'A la sombra de los Apus'. 19:30ean, Topic-en.
  • Martxoak 28: Luis Sepúlvedaren hitzaldia; 'Los confines australes de América'. 19:30ean Topic-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!