Etorkizuna eskuetan izateko, dantzara

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 19a

Larunbatean 11:30ean jarri dute hitzordua, Tolosa Trianguloa plazan. Zahar, heldu, haur nahiz gazteei dei egin diete antolatzaileek, eta Eskuetan abestiarekin dantza egitea dute helburu; eskuetan, etorkizuna hala izan nahi dutelako, eskuetan.

Ekainaren 8an iruñea eta Durango elkartuko dituen giza-kate erraldoia da Gure Esku Dago. Erabakitzeko eskubidea aldarriaktzeko egitasmoa herriz herri antolatzen ari dira Euskal Herrian, eta baita Tolosaldean ere. Horrela, larunbateko flashmoba jendetsua izatea nahi dute antolatzaileek. Horretarako Bonberenea Txarangaren laguntza izango dute, eta baita Pirritx eta Porrotx pailazoena ere.

Eskuetan flashmobean parte hartu nahi dutenek, beraz, 11:30ean elkartu beharko dute Trianguloan, kalejiran Alondegia plazaraino joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!