20 urteko zigorra eskatzen dute Caridad Angeles Rodriguezen hiltzailearentzat

Ataria 2014ko martxoaren 19a

Jose Antonio Garcia Akhmilich 2012ko martxoaren 23an erail zuen bikotekidea. Gipuzkoako Fiskaltzak 20 urteko zigorra eskatzen du.

Gipuzkoako Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatzen du Jose Antonio Garcia Akhmilichentzat, 2012. urteko martxoaren 23an Tolosan bere bikotekidea hiltzeagatik. Gertakaria 2012ko martxoaren 23an izan zen.

Emakumearen semeak eta Fiskaltzak osatzen dute akusazio partikularra, eta epaiketan daude ere Tolosako Udala eta Clara Campoamor elkartea. Guztiek eskatzen dute 20 urteko espetxe zigorra. Epaiketa ekainean hasiko da.

Hilketa hau indarkeria matxistarekin lotu behar da, eta ez da kasu bakarra. Astelehenean bertan, Mungian (Bizkaia), beste emakume bat hil zuen bikotekideak. Hau salatzeko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea egingo du gaur, 19:00etan, Trianguloan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!