TOPIC-ek erakusketa jarriko du Europako Parlamentuan

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 18a

Martxoaren 24tik 27ra egongo da ikusgai erakusketa Bruselan.

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak guneari buruzko erakusketa berezi bat jarriko du Europako Parlamentuan, Bruselan (Belgika). Martxoaren 24tik 27ra egongo da ikusgai erakusketa. Iñaki Irazabalbeitia europarlamentariak sustatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuaren, INAEMen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren babesarekin.

Topic zentroko arduradunak, bestalde, Indiatik etorri berriak dira. Ishara International Puppet Festival jaialdiak gonbidatuta bidaiatu dute txotxongilo tailerrak eskaintzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!