Elkarretaratzea egin dute, Mungian emakume bat erail dutela salatzeko

Ataria 2014ko martxoaren 19a

Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egin du, 19:00etan Tolosako Trianguloa plazan, Mungian (Bizkaia) atzo emakume bat erail zutela salatzeko.

Mungiako Iturribide kaleko etxe batean izan zen erailketa, astelehenean. 35 urteko andrazko bat hilotz agertu zen. Senitarteko batek eman zien abisu larrialdi zerbitzuei: konortea galduta zegoen emakumea. Berehala agertu ziren osagileak, eta kasuaren ezohikotasuna aurki geratu zen agerian: bortxa zantzuak atzeman zituzten andrearen gorputzean. Ahaleginak egin zituzten bere onera ekartzeko, baina alferrikakoak izan ziren; heriotza ziurtagiria hantxe bertan egin behar izan zuten medikuek. Bitartean ertzainek, jasotako abisuari lotuta, ikerketa bat abiatu zuten zer gertatu zen argitzeko, eta berehala hartu zuten susmoa: bi orduren buruan gizonezko bat atxilotu zuten, hilketarekin lotura duelakoan. Gero jakin zenez, eten berria zuten biek harremana, baina andrearen gertukoen arabera, gizonak ez zuen onartzen egoera.

Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak herriz herri elkarretaratzeak antolatu ditu indarkeria matxistak eragindako azkeneko hilketa salatzeko. Hona hemen kontzentrazioaren ondoren irakurri duten testua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!