Kezka Tolosako Alondegiko garajeetan

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 17a

Tolosako Alondegiko garajeetan autoak gordetzen dituztenen artean kezka zabaldu da autoetako leihoak apurtuta azaldu baitira. Bertakoen esanetan, ez da lehen aldia.

Ostiral gauean gertatu zen azkenekoz. Kaltetu baten esanetan, su-itzalgailuekin autoetako kristalak apurtzen dabil norbait, eta ez da lehen aldia. Ertzaintzak adierazi duenez, ostiralekoan zazpi autoetan egin zuten txikizioa, eta bost salaketa jaso dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!