Iñigo Otazua presoa, aske

Ataria 2014ko martxoaren 17a

Algortako Iñigo Otazua Urresti "Oti" euskal presoa aske geratu da. Otazua Tolosan bizi da, eta Topas (Salamanca) espetxean egon da. 20 urte egin ditu espetxean.

Algortako Iñigo Otazua Urresti "Oti" euskal presoa aske geratu da. Otazua Tolosan bizi da, eta Topas (Salamanca) espetxean egon da. 20 urte egin ditu espetxean.

Iñigo Otazua Urresti preso ohia da jada. Zigorra osorik bete du eta 20 urte eman ditu kartzelan. Algortarra da, baina Tolosan bizi da. 

Irteteko unean senide eta lagunak izan ditu zain, eta  Guardia Zibilak kontrola jarri du espetxen sarreran, Otazuaren lagunak eta senideak identifikatu dituelarik. Carabanchel, Alcalá , Cuenca, Basauri eta Topas espetxeak ezagutu ditu eta azken hamalau urteak Topaseko (Salamanca) espetxean eman ditu.

1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Iñaki Gonzalo Casal  Kitxu itzubaltzetarrarekin eta Andoni Muñoz de Vivar urduliztarrarekin batera. Lanbroa komandoko kideak izatea eta zauriturik gabeko hiru lehergailu jartzea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Azken urteetan Salamancako Topas espetxean egon da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!