Arlo askotako 25 herritarrek bat egin dute giza eskubideen defentsan

Ataria 2014ko martxoaren 17a

Alderdi, erakunde, ideologia eta arlo askotako gizabanako talde batek adierazpen kaleratu du euskal preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatzeko eskatzeko eta tartean dira Pepi Gorostidi eta Angeles Iztueta tolosarrak, eta Zizurkilgo Aitziber Ibarbia. Bakea erabat gauzatzeko bidean aurrera egin nahi bada siglak atzean utzi behar direla esan dute.

KonpONbidea izenpean adostu beharreko "gutxienekoak" zehaztu dituzte sinatzaileek.

 

"Gutxienekoak"

Presoen eskubideak. «Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean daudelako edo zigor bat betetzen ari direlako. Askatasuna ukatu zaielako ez zaie beste eskubiderik ukatu behar».

Egungo legedia. «Presoek onartu dute egungo legediak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea».

Eskubideak errespetatzea. «Presoen eskubideak errespetatu egin behar dira. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratuz eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz».

Iheslarien etxeratzea. «Iheslariak eta deportatuak herriratzeko bideak bilatu behar dira».

Legeen aldaketa. «Giza eskubide horiek urratzen dituzten legeak aldatu behar dira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!