Manuel Peironcely-ren nortasuna eta biografia laburra: Karlosek bere liburuan Peironcely ingeniariaren handitasunaz nola jabetu zen adierazten du. Alderdi anitz aurkitu zizkion: alde batetik, Donostia, Pasaia eta Bilboko itsaso-portuen proiektu eta hobekuntzak gauzatu zituen, (Karlosi Donostiako portuaren informazioa ekarri nion Alcalako AGA-tik, noski berak eskaturik), eta beste alde batetik, komunikabideen alorrean erruz mugitu eta ardura handiak izan zituen Espainian eta Gipuzkoan. Tolosarekiko harremana gerorako lagata, Larrinagak Norteko Trenbidea eta Pirinioetako ferrokarrilaren eztabaidan aurkitu zion ingeniariari kategoria eta maila, halaber, Aldudetako arazoarekiko Peironcely-ren dokumentu bat Tolosako GAOn aurkitu zuen Karlosek, non Irun - Gasteizeko trenbidea defendatu zuen Baiona — Iruñea, hau da, Aldudetakoaren aurka. Aurkikuntza hura momentu hartan interesgarria eta erabakigarria gertatu zen Karlos Larrinagarentzat.
Manuelen familia Marseillatik zetorren, Manuel, ordea, Madrilen jaio zen (1818), ingeniaritza ikasketak ere Espainiako hiriburuan bukatu zituen. Berehala Madril — Alacanteko trenbidea aztertzera bidali zuten, 1844an, eta hauxe gehitu zuen Larrinagak: «Pues bien, junto a Peironcely, en la comisión tomó parte uno de los ingenieros más importantes del momento en este ramo, José Subercase. Éste era hijo del insigne ingeniero Juan Subercase y había sido el número uno de su promoción, la de 1840, segunda de la nueva Escuela de Ingenieros».
Ondoren Burgosera destinatu zuten Peironcely, eta Ramona Elosegi — Agirre — Miramo-nekin ezkondu zen, 1847an. Aldi berean, Gipuzkoako errepide sarearen hamaika proiektu eta hobekuntzak bideratu zituen. Madrilgo Ingeniarien Eskolara, 1865ean, geometria irakastera itzuli zen eta Madrilen hil zen 1884an.
Tolosa eta Donostia arteko ubidearen proiektua: titulu horixe darama Karlos Larrinagaren liburuko seigarren kapituluak eta sarrera luze bat egin ondoren, gehitzen du: «Éste fue, pues, el ambiente que rodeó a Manuel Peironcely en el momento en que estaba redactando su proyecto para la canalización del rio Oria». Pablo Gorosabelek, 1850eko urtarrilaren 17an, udal arkitektoari zera eskatu zion: Manuel Peironcely ingeniariarekin hitz egiten hasteko, Donostiarekin komunikatzeko, garai hartan Gipuzkoako hiriburu baitzen Tolosa. «Precisamente, en este contexto excepcional sitúa Martín Ramos el encargo de un proyecto por el Ayuntamiento de Tolosa para unir esta ciudad con San Sebastián mediante la navegación por canal que aprovechara el curso de los ríos».
Peironcely-k onartu zuen plana. Pedro Lasquibar alkateak, Pablo Gorosabelek eta Jose E. Escoriaza udal arkitektoak batzorde bat osatu zuten, martxoaren bostean, eta bileran, urtearen bi sasoietan, neguan ibaiaren emari altuan eta udan sikatean, lanak gauzatzea proposatu zion ingeniariak batzordeari. Gainera, Peironcely ingeniariak ubidearen ordez trenbidearen posibilitatea ere bazegoela gehitu zien. Beraz, bi proiektu egingo zituen, ubidearena eta trenbidearena. Peironcely-k bazekien Britainia Handian trenbideek zuten arrakasta eta Karlosek dio horren jakitun zela Peironcely: «De hecho, como se sabe, desde que en 1825 se inaugurara el primer tren de mercancías del mundo, el de Darlington a Stockton, y en 1830 se abriera al público la línea entre Manchester y Liverpool, Inglaterra vivió en las décadas de los cuarenta y los cincuenta una auténtica fiebre de construcción de vías férreas».
Peironcely-k txosten bikoitza egin zuen, 1852an: bata, Tolosa — Andoain —Lasarte — Donostia elkartuko zituena, eta bestea, Tolosa —Andoain — Urnieta — Urumea zeharkatuko zituena. Ubidearen proiektuak eragozpen ugari zituen, udan ur emari eskasa, Lasarte eta Donostia elkartzeko Terasategi muinoa gainditu behar zen, beste horrenbeste gertatuko zen Andoain eta Urnieta arteko Azkonobieta muinoarekin ere.
Ubideen tamaina eta nabigazioaren gainean, berriz, Peironcely-k mailaketak planteatu zituen: tamaina handikoak, nabigazio itzelekoak, populaketa eta mugimendu askoko ubideak alde batetik; eta, bestetik, alderantziz, Tolosan tamaina txikikoa komeniko zen, 21 oin zabaleran eta 6 sakoneran izango zituena.
Larrinagak Peironcely-ren txostenaren bigarren zatian xehetasun batzuk gehitu zituen: hura aurre proiektu bat besterik ez zen, Tolosan presa baten bidez ubidea hasiko zen urtegi laukizuzen handi bati esker. Ibilbide osoa 34 'esklusek' osatuko zuten, Azkonobieta eta Loiolako Piñuetan bi tunel barne eraikirik. Aurrekontua 26 miloi errealera iritsiko zen.
Txostenaren hirugarren zatian trenbidearen alde garbi azaldu zen, ibilbide berdinean lau tunel eta beste lau tren-geltoki ezarri zituen, Tolosa, Andoain, Hernani eta Donostian hain zuzen. Obren gastua aldiz merkeago zatekeen, 21 milioikoa, ubidea baino 5 milioi erreal gutxiago alegia. Azken batean, bi bideak konparatu eta itsu-itsuan trenbidea defendatu zuen Peironcely-k, eraikitzeko orduan eremu txikiagoa behar zuelako, merkeagoa eta komunikabide azkarragoa zelako. Azken errematetzat Larrinagak honela amaitzen du kapitulua: «La era de los canales estaba llegando a su fin, mientras que la de los ferrocarriles estaba en plena euforia en toda Europa occidental».