Orreaga taldearen ustez akats estrategikoa egin dugu euskaldunok behin eta berriro. Geure autogobernuari uko egin izan diogu eta konfidantza agertu dugu Estatuko beste indarretan. 1962an Munichen egin zen itunean Estatu mailako demokrazia lehenetsi zen, pentsatuz hortik eratorriko zirela eskubide nazionalak. Naroa Anabitarteren ustez, "ikusi da hori ez dela horrela gertatu".