Mendiko irudirik ikusgarrienak Leidorren izango dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko mar. 11a, 16:20
Menditour egitasmoa laugarrenez iritsiko da Tolosara

Duela lau urte antolatu zuten, lehenengoz, Menditour egitasmoa, eta Tolosan izan zen. Aurten ere mendiaren inguruko film onenen aukeraketak ez du hutsik egingo, eta aurkeztu dute, jada, datorren astelehenetik asteazkenera bitarte Leidorren ikusi ahal izango dena.

1Trailer tolosa from Mendi Film Festival on Vimeo.


Ibai Iriarte alkateak halako jaialdiak Tolosan egitea «luxua» dela azaldu du: «Azken hiru urteotako arrakasta ikusita argi dago zaletasun handia dagoela, gainera».
Bere aldetik, Mendi Film jaialdiko zuzendari Javi Baraiazarrak eskerrak eman dizkio udalarik, beste behin ere babesa eskaintzeagatik.
Gogora ekartzekoa da Menditour-eko pelikulak urte amaieran Mendi Film Festival-en eskaintzen diren film onenak izaten direla. Bide horretan, aurten aukeratzea zaila izan dela dio Baraiazarrak: «Gure jaialdia haziz doa urtez urte eta gero eta film hobeak etortzen dira. Nire ustez, aurtengoak azken 10 urteotan genero horretan egindako lanik onenetakoak dira». Horri, gainera, Leidor aretoaren balio erantsia gehitu dio Javi Baraiazarrak.
Filmen edertasunaz harago, Tolosako alkateak mendiaren eta abenturen inguruko lan hauek eskaintzen dituzten baloreak nabarmendu nahi izan ditu: «Balore etikoak dituzte, mendiak kidetasuna eskaintzen baitu gizarte indibidualista honen aurrean. Balore horiek ez daitezela gal».
Aipatzekoa da, aurten egitaraua hiru egunera zabaldu dutela, egun bakoitzeko eskaintza laburtuz; iaz zenbait saio berandu amaitu ziren eta interesa duten ikusleek film guztiak ikusteko helburuz hartu dute erabakia.
Halaber, film guztiak bertsio originalean eskainiko dituzte, euskarazko azpitituluekin. Hori Tolosan bakarrik egingo dute, eta Zineuskadiren laguntza izan dute horretarako.
Tolosakoaren ondoren, Leioan, Igorren, Beasainen, Donostian nahiz Arrasaten ere proiektatuko dituzte film berezi horiek guztiak.

 

Menditour 2014
Martxoak 17, astelehena
19:30.
High tension (mendizaletasuna). Mendi 2013 publikoaren saria.
Messner der film (mendizaletasuna). Mendi 2013 zuzendari onenaren saria.

Martxoak 18, asteartea
19:30.
Cascada (piraguismoa). Mendi 13 film labur onenaren eguzkilorea.
Petit bus rouge (kirola eta abenduta).
Cerro Torre (alpinismoa). Mendi 13 Mendiko film onenaren eguzkilorea.

Martxoak 19, asteazkena
19:30.
North of the Sun (surfa).
The Sensei (eskalada). Mendi 13 eskalada film onenaren eguzkilorea.
Crossing the ice (abentura).

* Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira Leidor aretoko leihatilan bertan, ohiko zinema saioen aurretik. IBK dendan ere salgai jarriko dituzte.

PROIEKTATUKO DIREN FILM GUZTIEN TRAILERRAK:

)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!