2014ko inauteriek badituzte, jada, bost txapeldun

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 8a

Karroza eta konpartsen lehiaketako sariak banatu zituzten Tolosako pleno aretoan.

Inauterien aje eta begizuloak oraindik gainditzeko izango dituzte askok, baina Tolosa bueltatu da errealitatera eta, horrekin batera, inauterietako ideia onenei eman diete merezitako saria: 2014ko karroza eta konpartsen lehiaketako bost txapeldunek atzo iluntzean jaso zuten irabazleen garaikurra Igor Ezenarro eta Lore Agirre zinegotzien eskutik.

Aretoa bete-bete eginda zegoe 18:55erako eta udal ordezkariek kategoriaz kategoria banatu dituzten sariak. Gazteagoak, helduxeagoak eta adineko jendeak jantzi zuen inauterietako txapela; Tolosako irudimenak adinik ez duenaren seinale. Txapela nork jantziko erabaki zutenak, berriz, Igor Ezenarro kultura eta festa zinegotzia, Jokin Monfort festa teknikaria eta 2013ko lehiaketako irabazleak izan ziren.

Behin 2014ko errekonozimendua jasota, ziur, asko hasiak direla 2015eko festetarako zerbait pentsatzen.

Irabazleak: 

KONPARTSA D TALDEA (6 kide baino gutxiago): EGANen berbena haiek!

KONPARTSA C TALDEA (6 eta 12 kide artean): Troyako zaldie

KONPARTSA B TALDEA (13 eta 25 kide artean): Eskaldrola

KONPARTSA A TALDEA (25 kide baino gehiago): Colegio hermanas animadoras

KARROZA: Ixabel II eta bere zaindariak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!