SGL enpresako langileek euren egoera salatu dute

Iñigo Terradillos 2014ko martxoaren 7a

Langileek soldatetan atzerapenak salatu dituzte enpresaren atarian.

Tolosako SGL garbiketa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, euren egoera salatzeko. Adierazi dutenez, "langileek atzerapenez jaso dituzte soldatak denbora askoan, eta, gainera, soldatarik jaso gabe egon dira denbora luzez, urtebeteko epean kasurik okerrenean". Orain, Tolosako enpresa ixteko asmoaren aurrean bertako langileak –gehienak emakumeak– geratuko diren egoera zaila azaleratu dute. Era berean, LAB sindikatutik, eta Emakumearen Egunaren harira, emakumeekin oraindik egun lan munduan dagoen desberdintasun egoera salatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!