Espainiako Botere Judizialak Foro Sozialean aritzeko baimena ukatu dio Tolosako Garbiñe Biurrun epaileari. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren ustez Foro Sozialeko lana eta EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakari lanak ez dira bateragarriak, eta espailearen independentzia kolokan egongo litzateke, gainera.
Epaileak Espainiako Botore Judizialeko Kontseilu Nagusiari eskatu zion Euskal Herriko bakegintza bultzatzeko foroan aritzeko baimena, eta Batzorde Iraunkorrak ezetz esan du; aldeko bost boto izan dira eta beste bat zurian.
Orain zortzi eguneko epea eman diote tolosarrari bi zereginen artean bat hautatzeko.