2014ko inauterien azkeneko orduak aprobetxatuz

Ataria 2014ko martxoaren 2a

Ordu gutxi falta dira 2014ko inauteriak bukatzeko. Gaueko 23:00etan Gure Txokoa elkartearen parean egingo dute sardinaren agurra. Bien bitartean, eta eguraldi txarrari aurre eginez, mozorrotuta atera da jendea kalera. Tolosaldeko Ataria Triangulon izan da goiz osoan zehar eta inauterien protagonistekin hitz egin ahal izan du.

Eguraldiak ez du gehiegi lagundu inauterien azkeneko egunean. Horrek mozorroa erabakitzerako orduan eragina izan du. Besteak beste, eskimalez jantzita gerturatu zaizkigu gazte hauek. Atzo aisialdi taldearekin eta gaur berriz lagun taldearekin atera dira kalera.

 
Irudimena ez da falta izan inauterien azkeneko egunetan. Gazte koadrila bat gerturatu zaigu Tolosaldeko Atariaren postura. Boxeolariz mozorrotuta eguna umorez pasatzeko asmotan direla esan digute.
 
 
Tolosarrentzako Asteartita egun berezia izaten da. Hala ere, eguraldiari aurre eginez badira Donostiatik etorri direnak inauterien azkeneko egunaz gozatzera. Familia honekin egin dugu topo gaur goizean Triangulon.
 
 
Erietxetik ihes egin duen amona batekin ere topo egin dugu Asteartita egunez. Inauterizalea izanik ezin izan du ospitalean geratu. Ligatzeko intentzioz gerturatu da Tolosara.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!