Aisialdi taldeek hartu dituzte Tolosako kaleak

Ataria 2014ko martxoaren 3a

Astelenitan ehunka gaztetxok hartu dituzte Tolosako kaleak. Azkeneko hilabeteetan prestatu dituzten koreografiak eskaini dituzte goizean San Frantzisko ibiltokian eta Rondilla kalean. Haietako batzuekin izan da Tolosaldeko Ataria.

Ttentek aisialdi taldekoak 90. hamarkadako diskoteka giroa ekarri dute gaur Tolosara. Bost urtetik aurrerako umeak eta gurasoak izan dira herriko kaleak hartu dituztenak.

 
Atsedena taldekoek aurten, "hirukiak" mozorroa aukeratu dute Astelenita egunerako. 150 gaztetxok hartu dute parte gaurko festan.
 
 
Sukaldariz mozorrotuta agertu dira gaur Ibarrako Txiribitu aisialdi taldeko kideak Tolosara. 132 partaide eta 9 urtetik 17 urtera bitarteko lagunek hartu dute parte.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!