Zaldunita: norbera bestearen azalean sartuta

Ataria 2014ko martxoaren 2a

Umorerik ez da falta izan gaur goizean Tolosako kaleetan. Zaldunita egunez Tolosaldeko Atariak Triangulon jarri duen txokotik era guztietako pertsonaiak pasa dira. Inauterietara zertara etorri diren kontatu dute gure mikrofonoetan.

Hain ezagunak izan ziren marrazki bizidunak gogoan hartuta, Oliver eta Benjiz mozorrotuta agertu dira hainbat gazte gaur Triangulora. Baloia hartuta jendea dantzan jarri dute.

 
"Far West"eko mozorroak ere ikusi ahal izan dira gaur Tolosako Triangulon. Gizonezkoak emakumez jantzita eta emakumezkoak bakeroz. Koadrila hau urtero ateratzen da inauterietan. Lehiaketan parte hartu eta sariren bat ere irabazi izan du.
 
 
Berazubi auzoko konpartsak aurten protesta egin du. Urtero darabilten karroza desagertu egin omen da eta diotenez Tenerifeko inauteritan agertu omen da. Pankarta eta guzti azaldu dira Triangulora.
 
 
Zaldunitako konpartsa honek, Espainiako Gerra Zibilera salto egin du. CNTko brigadetako kide bezala mozorrotu dira. Patxi Amianok kontatu digu, milizianoz mozorrotuta.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!