2014/02/27 19:30

Alkoholiko Anonimoen bilera irekia

Tolosa
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du Corpus Christiko aretoetan, otsailaren 27an, 19:30ean. Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egingo dute. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango dela azaldu dute.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!