Inauterietako grina piztu dute Tolosako kaldereroek

Ataria 2014ko otsailaren 22a

Tolosako kaleak inauterien iragarle diren kaldereroz bete dira; zartagina eskuan festarako gogoa nabaria izan da.

 

Plaza Zaharrean, udaletxetik Hungariatik etorritako kaldereroek pregoia eman eta abiatu dira Tolosako kaldereroak. Plaza lepo betea zegoen, eta denek zartagina eskuetan zutela musika bandari, dantzariei eta hartzari jarraika ibili dira. Inauterien iragarleen etorreraren ostean, osteguna heltzeko egunak eta orduak kontatzen ari dira tolosar guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!