Zuhaitz azokak koloreztatu du Trianguloa plaza

Ataria 2014ko otsailaren 22a

Tolosan Zuhaitz Azoka izan da gaurkoan; eguraldia lagun jende asko hurbildu da udaberri usainean landare eta zuhaitzak ikusi eta erostera.

Tolosako Trianguloa Plaza zuhaitz eta landareen kolorez estalita egon da gaur goizean zehar. Zuhaitz azokaren barruan 18 zuhaitz ekoizle elkartu dira gaurkoan. Landare eta zuhaitz desberdinak ikusi eta erosteko aukeraz gain, guztiei buruzko zehaztasunen inguruan galdetzeko parada egon da. Eta azokaren aitzakian, V. Esperientzia Tailerra ere izan da adin guztietako herritarrentzat. Zerkausian hazi bonben inguruko informazioa banatu dutelarik. Tailerrean lurrezko, buztinezko eta haziz beteriko bolak prestatu dituzte eta horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!