Zuhaitz eguna Uzturre azpiko eremua berreskuratzen

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko otsailaren 21a

Bigarren Hezkuntzako ikasleak bertako espezieak landatzen aritu dira goizean.

Zuhaitz egunaren harira urteko egiten den landatzea Uzturre eta Belabieta arteko eremuan egin dute aurten. Naturzaindia eta Tolosako Udalaren artean lursaila berreskuratze bidean da, eta pinuak kableen bidez ateratzen dituzte, bertako espezieak landatu ere berreskuratzeko.

Horrela, beraz, Tolosako ikastetxeetako bigarren hezkuntza neska-mutilei informazioa eman diete, eta bertako zuhaitzak landatu dituzte ondoren. Arratsaldean, berriz, Iurreamendiko baratze parkeko kideek fruta-arbolak landatuko dituzte bertan; halaber, bihar zuhaitz azoka izango da Trianguloa plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!