Azokaren aitzakian, V. Esperientzia Tailerra antolatu dute, dohain, 10:30etik 13:30era. Zerkausian hazi bonben inguruko informazioa banatuko dute. Tailerrean, lurrezko, buztinezko eta haziz beteriko bolak prestatuko dira, eta horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira. Adin guztietako herritarrei zuzendua dago tailerra.