Muñecasek ezin du Espainiatik atera

Ataria 2014ko otsailaren 19a

Auzitegi Nazionalak eskaera berretsi du, eta ondorioz Jesus Muñecas Aguilar guardia zibil ohiak ezingo du Espainiatik atera eta pasaportea kendu diote. Muñecas Tolosako Guardia Zibilaren kuarteleko buru ohia da.

Jesus Muñecas Aguilar Frankismoan torturak egitea leporatuta eskatu zuen estradizioa Argentinako Maria Servini epaileak, eta hori dela eta Pablo Ruz epaileak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri zien. Orain debeku hori berretsi du Auzitegi Nazionalak, eta asteko epaitegira joan beharko du. 

Horiek horrela, epaitegiak ez du onartu Muñecasek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Guardia zibil ohiak deliturik ez duela egin eta 1977ko amnistia legeak babesten duela argudiatu zuen helegitea aurkezteko eta estradizioa ekiditeko.

Argentinako epaileak pasa den irailren 28an egin zuen estradizio eskaera torturak eta legez kanpoko beste hainbat jarduera egitea leporatuta. Muñecas guardia zibileko kapitain ohiak 77 urte ditu. Zarauzko (Gipuzkoa) kuartelean Andoni Arrizabalaga torturatu izana leporatzen diote, Anparo Arangoa eta beste hainbat euskal herritarrekin batera. 1981ko otsailaren 23ko estatu kolpean parte hartzeagatik Guardia Zibiletik kanporatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!