Tolosa
Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dira. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko da ―bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,…― eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko da. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak. Ikastaroaren datuak: maila: interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa; irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Mediku, erizain eta monitoreak; data: 2014ko martxoaren 6tik 26ra; ordutegia: 19:00etatik 21:00etara; lekua: Tolosan, kultur etxea; matrikula: 110 euro; materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak. Talde murriztua. Leku libre mugatuak.
Hizkuntza: Euskara