Tolosako udal musika eskolako ikasleak domina ugari ekarri dituzte IX. Piano Jaialditik

Ataria 2014ko otsailaren 18a

Tolosatik 16 piano jole joan ziren Andoaingo IX. Piano Jaialdira.

Tolosako udal musika eskolako 16 ikaslek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituzten, eta beraz, eskolak eskerrak eta zorionak eman nahi izan dizkiete ikasleei.

Hauek izan ziren parte hartzaileak: Pablo Azpiri, Ane Zubeldia, Itxaso Alonso, Urko Eskiroz, Oier Cuerdo, Naroa Amantegi, Irati Aroyo, Laida Dominguez, Irene Amantegi, Koldo Arzalluz, Marta Etxeberria, Alvaro Martin, Irene Plazaola, Iker Garmendia, Nahia Vazquez, eta Nerea Brusau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!