Gero eta ikusle gehiago Ogi Berri Migel Soroa Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2014ko ots. 17a, 17:30

Laso-Martinez, Altuna-Sarasa eta Dario-.Erasunek irabazi dituzte ligaxkako lehen lehiak.

Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketa ligaxka fasean sartu da, eta harmailetan eragina izan du horrek. Larunbatean, ohi bezala, kantxako eserlekuetan jende andana ikusten zen. Oraingo honetan, ordea, lehen solairuko harmailetara iritsi ziren pilotazaleak. Itxura ederra Beotibarrek erakutsi zuena.

Partidei dagokienez, kantxara irteten lehenak jubenilak izan ziren. Errandonea-Salegik galdu egin zuten, baina aurrelaria izan zen lehiako onena. Laso-Martinezek partida serioa jokatu zuten, eta 22-17ko emaitzarekin joan ziren etxera.

21 urte azpikoen mailan, bi partida jokatu zituzten larunbatean. Altuna-Sarasak erraz irabazi zuten euren partida, 22-8, Arteaga-Erostarberen aurka. Jokin Altuna amezketarrak erakustaldia eskaini zuen, etorkizun handiko pilotaria izan daitekeela erakutsiaz. Tantoa amaitzen ederki moldatu zen Altuna, baina baita defentsan ere. Ikuskizuna eskaini zuen lehia izan zen. Azken lehian, eskualdeko bi pilotari zeuden: Labaka eta Erasun. Zizurkildarra izan zen nagusi, Dario Gomezen laguntzarekin. Lehia, aldiz, oso gogorra izan zen, Labaka-Imazek bikote serioa osatzen dutela erakutsi baitzuten. Azkenean, markagailuak 22-19 erakutsi zuen.

Aurrera Saiazeko pilotariak

Euskal Herriko eta Udaberri txapelketak jokatu dituzte Aurrera Saiazeko pilotariek asteburuan.Azken honetan, hiru partida jokatu eta irabazi dituzte Pagola-Plazaolak, Elola-Jauregik eta Urbietak. Euskal Herrikoan, Iturbek, Zelaiak, Mujikak, Artolak eta Urretak euren partidak irabazituzten buruz buru. Mendiak banaka eta Chiapuso-Belokik binaka, euren lehiak galdu zituzten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!