Imanol Rojo "gustura" dago Sochin egiten ari den lanarekin

Ataria 2014ko otsailaren 17a

15 kilometroko proban 50. egin du tolosarrak Neguko Olinpiar Jokoetan.

Imanol Rojo eskiatzaileak 50. postuan bukatu zuen 15 kilometroko iraupen proba, iragan aste amaieran. Errusiako Sochi hirian jokatzen ari dira Neguko Olinpiar Jokoak, eta tolosarrak lehen balantzea egin du. "Oso gustura nago orain arteko lanarekin. Proba batzuetan uste baino okerrago ibili naiz, baina beste batzuetan hobeto". Tolosarrak jokatu duen azken proba 15 kilometrokoa izan da, eta ia 100 eskiatzailek hartu dute parte bertan. Rojoren esanetan, bero asko egiten zuen, eta proba "konplexua" iza da. Uste baino partaide gehiago izatean, mugikortasun arazoak izan dituztela esan du tolosarrak, eta horregatik, 50. postuari balio handia eman dio Imanol Rojok.

Neguko Olinpiar Jokoak igandean amaituko dira, eta Rojok oraindik beste proba batean partehartuko du, 50 kilometrotan, hain zuzen ere. Distantzia horretan bikain moldatzen da tolosarra, eta emaitza onenak bertan lortzea espero duela esan du. Proba horijokoan azken egunean ospatzea aurreikusten da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!