Imanol Rojok 50. amaitu du 15 kilometroko proban

Tolosaldeko Ataria 2014ko otsailaren 14a

Argazia: BAT Basque Team
Dario Cologna irabazlearengandik 4 minutu eta 15 segundora amaitu du proba tolosarrak.

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak 50. postuan amaitu du, Sotxin (Errusia) jokatzen ari diren Neguko Joko Olinpikoetako estilo klasikoko 15 kilometroko proba.

Dario Cologna suitzarra izan da azkarrena, ibilbidea 38:29.7ko denboran egin ostean. Pasa den igandean skiatlon modalitateko garaile izan zen suitzarra. Duela hamar urte Vancouverren jokatutako Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen. Rojok, harengandik 4:15.7ra amaitu du.

Zilarrezko eta brontzezko dominak, Johan Olsson (+28.5) eta Daniel Richardsson (+38.8) suediarrek irabazi dituzte, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!