2014/02/10 - 2014/02/13 10:00

Oargiren mendi irteera Pic Des Escaliers tontorrera

Tolosa
Otsailaren 16rako mendi irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak. Goizeko 6:30etan Usabal kiroldegitik aterako dira Iratin dagoen Pic Des Escaliers igotzera. Burdinkurutzeta mendatetik aterako dira, Mendibel tontorretik pasa ondoren Xardekara igo eta Arthanolatze mendia egingo dute eta hemendik Pic Des Escaliers-eko tontorrera igoko dira. Bertatik Iratiko etxoletara jaitsiko dira, Bagargiko mendatera eta ondoren GR10-a jarraituz Irati Cizeko lakura iritsiko dira eta errepidez Burdinkurutzeta lepora bueltatu. Izena emateko oargi@gmail.com edo 688698642 telefono zenbakian. Azken eguna otsailak 13, osteguna, izango da.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!