Imanol Rojok ez du gainditu sailkapena Sotxin

Ataria 2014ko otsailaren 11

Eskiatzaile tolosarra 60. postuan sailkatu zen iraupen eskiko esprintean.

Imanol Rojok ezin izan du iraupen eskiko esprinteko sailkapena gainditu, eta lehiatik kanpo geratu da. 60. postuan sailkatu da eskiatzaile tolosarra, Ola Vigen Hattestad lehen sailkatuarengandik  hogei segundo pasatxora.

Lehen 30 sailkatuak final-laurdenetarako sailkatzen ziren, eta langatik hamar segundo pasatxora geratu da Rojo. Tolosarrak beste bi probatan parte hartuko du oraindik Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan: ostiralean, hamabost kilometrokoan, eta hilaren 23an, 50 kilometrokoan. Aurretik eskiatloian lehiatu zen, eta 50. postuan sailkatu zen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!